2003/05/15 ETA-ren 2002-ko asanblada. ETAk «2002ko Asanblada» izeneko eztabaida prozesuaren berri eman du prentsaurrekoan.


      ETA-ren 2002-ko asanblada

      Euskal herritarren hitzaren errespetua bermatua balego armak utziko lituzkeela dio ETAk
      ·Erakunde armatuak «2002ko Asanblada» izeneko eztabaida prozesuaren berri eman du prentsaurrekoan

      2002an hasi eta amaitu berri duen Asanbladaren ondorioak aurkeztu ditu ETAk klandestinitatean egindako prentsaurrekoan. Erakundearen izenean hitz egiten zuten hiru gizonezko kazetarien aurrean aipatu asanbladan eztabaidatu diren txostenak eta ekarpenen zehaztapenak eman zituzten, besteak beste, ETAren beraren ekinbide politikoaz eta baita borroka armatuari buruzko hausnarketaz ere. Honetaz zera esan zuten: «ETAk ez luke Euskal Herriaren armen bidezko defentsa egin beharko euskal herritarren hitza adierazteko ahalmena ziurtatua eta horren errespetua bermaturik balego».

      DONOSTIA

      ETAren bozeramaileak eztabaida prozesua abiatzeko arrazoiez mintzatu ziren, eta horien artean bi nagusi aipatu zituzten: «Batetik, ildo armatu eta politikoaren azterketa autokritikoa egitea; eta bestetik, Euskal Herriaren egoera politiko berriari nola aurre egin erabakitzea».

      Leku jakin batean bildu ez diren arren, ETAko militanteek iragan den azken hamarkadako azterketa zehatza egin dutela adierazi zuten taldearen bozeramaileek, erakundeko egitura nagusien berregituratzeari buruz, ekintza armatuen helburuen zehaztapenari buruz, EAJri eta EAri eginiko proposamen politikoari buruz, «estatuek zigortutako kolektiboen ekinbideaz», eta ezker abertzaleak KAS Alternatibatik Alternatiba Demokratikora eman duen urratsaz ere eztabaidan aritu dira.

      Gatazka horren baitan, gaur egun jarrerak zeintzuk diren ere aipatu zuten: «Estatuen inposizioaren aldekoek ez dute egungo status quoa aldatzeko batere asmo edo borondaterik. Aitzitik, zanpaketa egoera mantentzeko bereak eta bi egiten dihardute. Hor kokatzen dira PP, PSOE, eskuin frantsesa eta PSF nagusiki». Eta horrekin batera, «estatuen inposizioa onartzearen aldeko posizioa dute haien buruari abertzale irizten dioten alderdi batzuek. Erregionalismoaren aldeko apustua berresten dutenak». ETAren ustez, azken hauen diskurtsoan, eraikuntza nazionala ezinbestekoa da, baina planteamendu politiko nazionalik gabekoa. Hor kokatzen dira EAJ eta EA nagusiki, baina AB eta Aralar taldeek ere horren aldeko jarrera erakutsi dutela diote.

      Aldiz, «ezker abertzaleak Euskal Herri osoan herri eraikuntzaren aldeko hautua egin du. Lurraldetasuna eta autodeterminazioa oinarri, gatazka konpontzeko Lizarra-Garaziko mamiaren alde egiten du». Horrek eta 98ko ekimenak egoera politiko berria ekarri zuela dio ETAk, eta gaur egun haren ondorioak bizirik daudela. ETAren ustez, «Euskal Herri osoa kontuan hartzen da; Euskal Herriaren egituraketa instituzionalaren premia mahai gainean dago; eta Espainia eta Frantziaren egituraketa eztabaidagai dago». Horregatik, hain zuzen ere, Espainiak «salbuespen egoera, diktadura berri bat ezarri du», aitortu zuten, «eta PNVk, Ibarretxe buru eta EAren babesarekin, Euskal Herria Espainiara lotzeko itun berria mahai gaineratu du».

      Egoerari buruz ere argi eta garbi hitz egin zuten: «Horren konponbidea ez da aurkituko ez epe motzera, ez mirari politiko baten eskutik, eta are gutxiago derrotismoa edo etsipena nagusitzen bada. Ezker abertzaleak egoera aztertzeko lasaitasun estrategikoa berreskuratu behar du, funtzionamolde arauak berreskuratuz, estrategiaren ezagutza zabalduz eta bere borroka tresnak eraberritu eta osagarrituz. Proiektu estrategikoaren alde borroka egiteko aukera eta eskaintza aktibatu eta zabaldu behar du. Borroka beraren balore politikoa berreskuratuz. Modu horretan soilik egingo baitzaio aurre Espainia eta Frantziako estatuen erasoari eta PNVk bultzatzen duen autonomismo zatikatzailearen proposamen erasokorrari», esan zuten.

      2002ko Asanbladan ETAren beraren ekinbideaz ere luze eztabaidatu dutela adierazi zuten, eta, «ETAk garatzen duen borrokaren funtsezko oinarria bere ezaugarri politiko eta armatua da» esan ondoren, erakunde horrek garatzen duen ildoak «bere eraginkortasun gorena erdiesteko, Euskal Herriaren aldeko borrokan ari diren beste antolakundeek garatzen duten estrategiarekin uztartua izan behar» duela aitortu zuten.

      Erakunde armatuaren ekinbide politiko orokorraz hitz egitean, ETAko bozeramaileek agindu zuten «erakundeak, borroka armatua erabiliz egiten dituen ekintzez gain, ekimen politiko orokorrak bideratzen jarraituko» duela, betiere argi utziz «ekimen» hitzaren sinonimoa ez dela «su-etena».

      Horretaz honakoa adierazi zuten: «Ekimen politiko ho- rren helburua gaur egungo marko juridiko-politikoa gainditu eta marko juridiko-politiko berriaren egituratzea izango da. Horretarako, autodeterminazio eskubidearen eta lurraldetasunaren gakoak argituak behar dira egon».

      Eta ekinbide politikoaz berba egitean, ondokoa ere nabarmendu nahi izan zuten: «Bere ekinbide politikoan, Euskadi Ta Askatasunak harremanak garatuko ditu bai Euskal Herriko bai nazioarteko eragileekiko, bere iritziak, gakoak eta proposamenak helarazteko. Aldi berean, erakundeak bere presentzia indartu egingo du. Agerpen hori handitu eta dibertsifikatzeko bide berriak erabiliko dira. Ekintzen etenaldiei dagokionez, erakundeak fronteak ixtearen aukera beti izango du zabalik; su-etena, erakundeak bere borondatez erabiltzeko aukera duen baliabide politiko eta militarra da, betiere prozesu baten bultzatzaile, lagungarri edo ondorio izango dena».

      Horretaz gain, ETAko kideek aurrerantzean Nafarroako bandera eta Arrano Beltzaren ikurra ikurrinarekin batera erabiliko dituztela esan zuten. Las conclusiones, en el número 100 de «Zutabe»

      Durante la presentación de las conclusiones de la Asamblea, los portavoces de ETA mostraron también el número 100 de su publicación «Zutabe», que recoge de forma detallada el contenido de las ponencias aprobadas y los objetivos generales de su lucha armada. De entre estos últimos, los representantes de ETA destacaron «las fuerzas armadas de ocupación»; los intereses económicos del Estado español; la oligarquía; los responsables políticos, cargos electos y candidatos de PP y PSOE, así como sus sedes y actos públicos; la estructura administrativa del Estado español y el marco autonómico; los «medios de comunicación de guerra» españoles y el Opus Dei.

      Índice home